b-norgara.gif (939 bytes) b-antlk.gif (964 bytes) b-hitzmnk.gif (905 bytes) b-berriak.gif (910 bytes)

:: antolaketa ::

eHgk-ren antolaketa eredua irekia eta partehartzailea izannahi du. Antolatuak eta antolatu gabeko gazteentzako tresna izatea nahi badugu, herri honetako edozein gazteri eman nahi diogu proposatzen diren egitasmo ezberdinetan parte-hartzeko aukera edo dituen gogoetak, kezkak edo kritikak plazaratzeko aukera. bide horretan planteatzen den antolaketa ereduak behetik gorako izaera du:

ANTOLAKETA.gif (3830 bytes)

biltzar.jpg (40534 bytes)

Biltzarra, gazteon instituzioa izatea nahi dugu, bertan gazteon hitza eta erabakiari bide egingo genioke. Euskal Herriko gazteriaren eztabaidagune eta erabakigunea da eta bere izaera parte-hartzailea eta erabat irekia da. Bertan eHgk-k garatu behar duen plangintza adostuko litzateke.

eragileenA.jpg (37084 bytes)

Eragileen asanbladan edozein gazte eragilek izango du parte hartzeko aukera, lokal mailakoa izan edo eremu batekoa edo bestekoa izan. Euskal Herriko gazte eragile guztiei irekia den gunea izanik, eragile guztiek jasoko dute bertan parte hartzeko gonbitea eta bertan eztabaidatu eta erabakitakoaren inguruko informazio guztia jasoko dute. Gune honetan, plangintzaren segimendua egingo litzateke.

taldE.jpg (28276 bytes)

Talde eragilean edozein eragilek izango du parte hartzeko aukera, beti ere bertaratzeko konpromezua hartuz. Gune exekutiboa da, hau da, egunerokotasuneko aferen inguruan ariko litzateke eta ez luke erabaki nagusirik hartzeko gaitasunik izango.