:: berriak / deialdiak ::
GaztHerriaren bigarren aleak argia ikusi du [2007-1-10]
eHgk-ren aldizkariaren bigarren alea kaleratu dugu. Ale berezia da gainera, azaroan ospatutako Gazteriaren Biltzarra oinarri hartutako monografikoa baita. Beraz dohan deskargatu, irakurri eta zabaldu zuen ikastetxe, gaztetxe, etxabe, herriko plaza eta abarretan. deskargatzeko hemen klikatu.
Datozen hilabeteetarako bidea marraztu dugu Andoainen [2006-11-20]
300 bat gazte bildu gara Andoainen eHgk-ren plangintza adostetako. Bertaratutakoen parte hartzea izan da protagonista, proposamen eta ekarpen ugari agertu direlarik.
Biltzarreko gaitegia deskargatu [2006-11-13]
Larunbatean Andoainen landuko dugun gaitegia deskargatzeko prest duzu hemen:
Azaroak
18 denok Andoainera [2006-11-8]
Gazteriaren hitza eta erabakia bideratzeko sortutako Gazteriaren Biltzarraren eguna dator. Euskal Herriko gazteriak badu jada bere iritzia agertzeko, eztabaidak egiteko eta erabakiak hartzeko gunea. Hilaren 18an Andoaingo Bastero kulturgunean goizeko 9:30etatik aurrera eta goizeko saioan, herri honetako gazteriak dituen gabezien inguruan aritu eta horiek gainditzeko beharrezkoak diren egitasmoak erabakitzeko zita dugu. Hiribiruetatik autobusak izango dira. Apuntatzeko 636092484 telefonora hots egitea besterik ez dago (arratsaldez). [+ ]
GaztHerriaren
1. alea deskargatzeko prest [2006-10-29]
Gazteriaren Kontseiluak 2 hilabetean behin argitaratuk oduen aldizkaria dugu GaztHerria, eta gure webgunean deskargatzeko aukera izango da. Publioa eta dohakoa izango da beraz. Bertan, gazteriaren diagnosiak aztertuko ditugu, baita Euskal Herriko gazte eragileak protagonista izango diren erreportaiak irakurtzeko aukera ere. Eta noski, eHgk-ren ibilbidea jarraituko dugu. Egin klik bada, eta deskargatu ezazu! Eta kontutan hartu inprimatzeko eta kopiatzeko aukera duzula, beraz lagunduiguzu GaztHerria zure herri eta inguruan zabaltzen!
Gazteriaren Biltzarra`06 badator! [2006-10-2]
Azaroaren 18an Euskal Herriko Gazteriaren Biltzarra´06 ospatuko dugu Andoainen. Bertan, eremu ezberdinetan gazte ikuspegitik dauden gabezien inguruan eztabaidatu eta gabezi horiei aurre egiteko beharrezkoak diren egitasmoak eztabaidatu eta adostuko ditugu. Baina ez da egun bakarreko ekimena izango, urrian zehar Euskal Herriko 40 bat txokotan herri mintegiak burutuko baititugu, eta horietan partehartzeko deia luzatzen dugu. [+ ]
Eragileen
lehenengo asanblada ospatuta [2006-6-28]
eHgk-k urtean 2-3 alditan eragileei begirako asanblada irekia burutuko du, eta dagoeneko, Euskal Herriko gazte eragileen 1. asanblada ekainaren 27an ospatu zen, Donostian. Euskal Herriko gazte eragile guztiak izan ziren gonbidatuak, eta eragileen partehartze maila oso nabarmena izan zen asanbladan. Bertan, kontseiluaren osaketa, antolaketa eta funtzionamendua izan ziren eztabaidagai, baita 2006ko plangintza eta azaroan ospatuko den Gazteriaren Biltzarra ere.
Hau da asanbladan erabilitako dokumentazioa: euskaraz eta gazteleraz.
Kontseiluaren aurkezpen
prentsaurrekoa [2006-5-8]
Hainbat eremu eta lurraldetan lan egiten duten gazte norbanakoek lagunduta, Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua aurkeztu da Donostian. [+...]
eHgk-ren sorrera babestu duten gazteen izen zerrenda [+...]