Kontseiluaren aurkezpen prentsaurrekoa

aurkzpn.jpg (54951 bytes)

Euskal gazteria, Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeetan, jatorri, etnia, kolore, sexu, sexu-joera, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko, edo bestelako bereizketarik gabe, bizi nahi duen kolektiboa da. Euskal gazteria, bi estatutan (Frantzia eta Espainia) eta bost administraziotan (EAE, Nafarroa, Pirinio Atlantikoko departamentuan sartuta dauden Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa, Trebiņu eta Villaverde Turtzioz) zatikatuta dagoen kolektibo plurala da. Aniztasun hori kolektiboaren aberastasuna izanik, euskal gazteriak herri honen garapenari begira nahi eta behar komunak konpartitzen dituen heinean, zeresan handia du.

Euskal Herriko Gazteriaren Biltzarrean Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua (eHgk) eratzea erabaki zenetik, lau hilabete igaro eta gero, ilusio eta konpromezu handiz jaiotza baten berri eman nahi dizuegu.

Gaur egun handia da gure herrian; gaur egun handia da gure herrian bizi diren gazte guztientzat. Gaurtik aurrera, herri honetako gazteriak bere hitza eta erabakia bideratzeko eta eremu guztietan gazteriaren garapena bultzatzeko tresna abian jartzen dugu. Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua (eHgk) herri honetako gazte guztientzako tresna izan nahi du; antolatuak eta antolatu gabeko gazteena, herrialde eta eskualde guztietako gazteena, eremu guztietan lan egiten ari diren gazteena. Euskal Herriko gazteriak kolektiboa osatzen du eta egun gure herrian dagoen banaketa administratiboaz gaindi, euskal gazteriak, egitasmo, behar zein nahi komunak ditu.

eHgk-k eremu guztietan gazteriaren garapena bultzatu, lagundu eta sustatzeko lana egingo du. Gazteria osoaren bilgune izan nahi dugu, gure herrian gazte mailan dagoen aniztasuna kontutan hartuz, baina gazteriari zor zaion tokiarentzako borrokatzeko konpromezua hartuz. Gazton hitza eta erabakia bideratzeko gazte instituzioa abiatu nahi dugu eta gure hitza eta erabakia errespetatua izatea nahi dugu. Gure arazoen jabe garen heinean, gazteriak behar dituen alternatiba zein erronkei gogoz ekiteko gaitasuna dugu. Gure erabakiak jendartean errespetatuak eta aintzat hartzen direla bermatzea nahi dugu.

Abian jarri dugun egitasmoa ez du inor edo ezer ordezkatzeko asmorik. Aniztasunetik eraikitako proiektu bat da, guztion parte hartzea ahalbidetu delarik, edozein gazteri zein eragileri bertan partehartzeko aukera emanez.

Hortaz, eHgk-k honako helburuak ditu:

Urte t´erdian, Gazte Bilguneak eztabaida prozesua ireki zuenetik, Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Karta eratu, gazteriaren diagnosia eremu guztietan bildu, herriz-herri 60 bat aurkezpen antolatu eta Euskal Herriko Gazteriaren Biltzarra burutu eta gero beharrean jarraitu dugu, horrelako egitasmo batek eskatzen dituen harremanak egiten. Horrela, ehundik gora eragilerekin bildu izan gara, lokal mailatik hasita Euskal Herri osoan antolatuak diren horietarte. Beharrezko egitasmoa dela ondorioztatu dugu, harrera ezin hobea izan duena, konpromiso eta borondate garbia dago egitasmoarekiko eta ilusio handiz esan dezakegu, inoiz gure herrian gazte mailan egitasmo zehatz baten inguruan aniztasun, parte hartze eta atxikimendu handiena izandako proiektua dela.

eHgk-k honako erronkak abian jarri ditu heldu diren hilabeteetarako:

eHgk-k web-orria du, gure funtzionamenduaren oinarrietako bat izango delarik (www.gazteriarenkontseilua.org) eta Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak egiten dituen lan guztiak publiko egiteko eta edozein gazteri ekarpenak egiteko aukera emteko konpromezua hartzen du. Bi egoitza izango ditu, Iruņean bata eta Zarautzen bestea.

Antolaketaren oinarria urtean behin egingo dugun Gazteriaren Biltzarra izango da eta bertara edozein gazte bertaratzeko aukera izango dugu, bertan urteko plangintza eta egitamo nagusiak adostuko direlarik. Honekin batera, gazte eragileei begirako asanblada irekia egingo dugu urtean 2-3 alditan. Lehenengoa heldu den ekainaren bukaeran izango da eta bertara Euskal Herriko gazte eragile guztiak daude gonbidatuta.

Hortaz, hemendik aurrera arestian aipatu guztia bideratzeko konpromisoa eta betebeharra gure egiten dugu eta gazteria osoari dei egiten diogu parte hartzera eta indarrak batuz kide garen kolektiboaren aldeko lanean.