Gazteriaren Biltzarra`06 badator!
>>web-gune
berezia
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak (eHgk) bere
jaiotzatik ia lau hilabete igaro diren honetan hainbat urrats eman ditu. Gazte eragileekin
zein eremu ezberdinetan lanean diren gazteekin harreman andana izan ondoren baiezta
dezakegu:
- Euskal Herri osoko eta pentsakera, sentsibilitate, eremu eta
izaera oso ezberdineko gazte eragileek elkarrekin lan egiteko borondatea eta konpromezua
erakutsi digutela. Eragileen artean sortutako ilusioak jarraipena izan duela eremu
ezberdinetan lanean ari diren norbanako gazteekin izandako harremanetan.
- Gure herriaren zein gazteriaren kolektiboaren beraren
garapenaren bidean urratsak emateko prestutasuna eta borondate argia dagoela.
Bide horretan, eHgk-ren funtzioek inoiz baino garrantzia
handiagoa hartzen dute:
- Euskal Herriko gazteriaren bilgunea izatea
- Gazteriaren eskubideen defentsa egitea
- Gazteriaren parte-hartzerako guneen antolaketa (antolatu
zein antolatu gabekoentzat)
- Instituzio ezberdinekin harremanak bideratzea
- Gazteriarentzat lehentasunezkoak diren egitasmoak bultzatu,
sustatu eta lagundu (eremu bakoitzean eta baita maila orokorrean ere)
Hortaz, Euskal Herriko gazteria osoarentzat baliagarria
izango diren parte-hartzerako guneak antolatzeko konpromezuan, Euskal Herriko Gazteriaren
Biltzarra ezinbesteko tresna dela nabarmendu behar dugu. Edozein gaztek du bertan
parte-hartzeko aukera, antolatuta dagoena eta ez dagoena. Hortaz, bertan hartutako
erabakiak kudeatzeko eta garatzeko konpromezua du eHgk-k. Euskal Herriko Gazteriaren
Biltzarra, gazteok eztabaidarako, proposamenak egiteko, adostasunetara heltzeko eta
erabakiak hartzeko gune nagusia izatea nahi dugu. Hortaz, gazteon hitza eta erabakiaren
bermerako gazteok dugun erabaki gune nagusia dugu. Biltzarra, gazteriak bizi duen egoera,
dituen kezkak eta erronkak bideratzeko tresna egonkor eta eragingarria izatea nahi dugu.
Horregatik, Gazteriaren Biltzarra urtero antolatzeko konpromezua hartu dugu.
Hortaz hauek dira Gazteriaren Biltzarraren oinarriak:
- Gazteriaren erabakigune eta eztabaidagune
nagusia izatea nahi dugu
- Gazteriaren hitza eta erabakia bideratzeko tresna
izatea nahi dugu
- Gazteon instituzio erabakitzailea izatea
nahi dugu
- Gune parte-hartzaile eta irekia izatea nahi
dugu
GAZTERIAREN BILTZARRA06
Biltzarraren bigarren urtea izanik, aurtengoan eremu
ezberdinetan gazte ikuspegitik dauden gabezien inguruan eztabaidatu eta gabezi horiei
aurre egiteko beharrezkoak diren egitasmoak adostea da helburua. Hiru ataletan banatu dugu
eztabaida:
- Ekintzarako plana: eremu ezberdinetan (etxebizitza, gazte
espazioak, aisialdia, euskara, kultura, laborantza,
) gazteriak behar dituen eta
gazteria osoarentzat nahita nahiezkoak diren egitasmoak adostu nahiko genituzke eremu
horietako bakoitzean.
- Eskubideak: aurreko urtean Euskal Herriko Gazteriaren
Eskubideen Karta aurkeztu zen eta aurten eskubide horiek bermatzeko beharrezkoak diren
egitasmoen inguruan aritzea nahiko genuke.
- Bitarteko amankomunak: eremu guztientzako gazteentzat,
egitasmo guztientzat baliagarriak diren bitarteko amankomunak sortzea ezinbestekoa ikusten
dugu eta hortaz, horiek zeintzuk diren definitu nahiko genituzke.
Gazteriaren Biltzarra ez da egun bateko ekimena; aitzitik,
bere baitan ekarpenak egiteko eta ekimen ezberdinak proposatzeko gazteok dugun tresna da.
Gaurtik aurrera abian jartzen dugu Gazteriaren Biltzarra06 ren prozedura. Honakoak
dira prozesu horrek dituen mugarriak:
- HERRIZ-HERRI MINTEGIAK, herri zein auzoetan
bizi diren gazteengana hurbiltzeko konpromezuarekin, gure lurraldeko ia 40 txokotan,
mintegiak antolatu ditugu. Bertan eremu ezberdinetan bizi den egoeraren eta egin
beharrekoaren inguruan eztabaidatu nahi dugu eta gazteen ekarpenak jaso nahi ditugu.
Egitasmo hitza erabiltzean ez dugu gaur egun eragileek abian dituzten egiatsmoak ordezkatu
nahi; aitzitik, gazterai osoarentzat beharrezkoak diren eta gure garapaenari begira
ezinbestekoak diren egitasmoez ari gara. (Mintegien data eta tokiak)
- EKARPEN FOROA: www.gazteriarenkontseilua.org/foroa.
Bertan edozein gaztek izango du ekarpenak egiteko aukera, eremu ezberdinetan dagoen
egoeraren inguruan edo garatu beharreko egitasmoen inguruan, ekarpenak azaroaren 10erarte
egiteko aukera egongo da.
- GAZTERIAREN BILTZARRA06 AZAROAK 18 ANDOAIN:
Azaroaren 18an Andoaingo Bastero kulturgunean egingo dugun saioan, Euskal Herriko gazte
guztiak daude gonbidatuta, eta bertan eremu ezberdinetan ateratako ondorioak, garatu
beharreko egitasmoak eta orohar gure herriko gazteriaren garapenerako beharrezkoak diren
hainbat egitasmo landuko ditugu. Egun honen inguruko xehetasunak aurrerago luzatuko
zaizkizue.
Hortaz euskal gazteriari deialdi berezia egin nahi diogu:
- Herriz-herri burutuko ditugun mintegietan parte har dezala
- Bere iritzi, gogoetak ekarpenen bidez ager ditzan
- Gazteriaren Biltzarra06ean prozesu osoan orohar eta
Andoainen burutuko dugun saioan parte har dezala