Ekintza planak eremu guztietan eHgk-k
abiatu beharreko egitasmoak biltzen ditu. eHgk-ren tresna izaera azpimarratuz, gure lana
egitasmo horiek bultzatzea, laguntzea eta sustatzea da, inoiz ez eragileen lana
ordezkatzea. Ekintza planean eremu ezberdinetan abian diren plangintza zein helburuei
bultzada emateko egitasmoak bilduko dira, beti ere, indarrak batzearen ideiarekin. Ekintza
plan hau, eragileen ekarpenekin osatuko da eta gazte eragileen asanbladan onartuko
litzateke. Egitasmo guzti hauek zerrendatzerako garaian, eskubide urraketek izango dute
zentralitatea eta egin beharreko lanaren oinarri izango dira.
Lehentasunak
- Etxebizitza:
aldarrikapenetatik ekintza zehatzetara eramango gaituen idatzi bat garatzea izango
litzateke, udal guztietan jarraitzekoak izango diren neurri zehatzak bilduko dituena.
Egindako diagnostikotik abiatuta, lehenik eta behin eremu honetan lanean ari diren
eragileen artean landuko litzateke eta ondotik, proposamena gainontzeko eragile guztiei
igorriko litzaieke. Era berean, lokal mailako esperientzien eta alternatiben berri eman
eta zabalpena egingo genuke.
- Espazio autogestionatuak:
hemen gaztetxeak, eragileentzako lokalak, entsegu lokalak, kultur hedapenerako espazioak,
etab, biltzen dira. Udalentzako jarraibideak bilduko dituen idatzia egitea da helburua,
non gazteriak herri bakoitzean dituen beharrak ikusita, dituen eskakizunei kasu egiteko
eta autogestioaren bidetik urratsak emateko jarraibideak emango diren. Ildo horretan,
egondako esperientzien bilduma egin eta ezagutzera emango genituzke. Era berean, gaztetxe
eta espazio autogestionatuen aldeko kanpainaren baitan ekarpena egingo genuke.
- Prekarietatea: eremu
honetan, prekarietatea bere integraltasunean bilduko duen txostena bildu (egindako
diagnosiak oinarri hartuz) eta gazte batek Euskal Herrian bekak, laguntza sozialak edo
bestelako laguntzen berri emango dituen gidaliburua egitea eta argitaratzea da helburua.
- Aisialdi eredua: eztabaida
zabaldu aisialdiko eragile guztietara eta alternatibak plazaratzea da helburua.
Diskurtsoan sakondu, gazteriaren inguruan ematen den irudiaren kontra eta alternatibak
badirela eta lantzen ari direla azpimarratzea, baita alternatiba horietako asko
egiterakoan jartzen diren trabak edo ukazioak aipatuz.
- Euskara: konpromezuen
bidetik, Hitzarmena zabaldu eragile guztiei. Bestalde, ihardunaldi ezberdinak antolatzeko
aukerak aztertuko dira (gazte hizkeraren inguruan, adibidez) edo egitasmo zehatzak egiteko
aukerak (mintzapraktikaren inguruko ekimenak)
Bestelakoak
- Drogen inguruko informazio kanpaina
eragileekin batera egitea, diskurtsoan sakonduz (zentzuzko kontsumoa, heziketa,
informazioa,
)
- Emakumeen aurkako indarkeria eta
hezkidetzaren baitan egitasmo zehatzak; gazteriaren baitan ematen diren erasoen salaketa
egitea
- Kultur eremuen garapena, eremuka eztabaidak antolatuz eta beharrak identifikatuz.
Eremu bakoitzean eztabaidarako lan taldeak antolatuko lirateke.
- Lehenengo sektorean antolatuak diren ekimenen bozgorailu izan eta bitarteko
berriak eskaini bertako gazteei
- Sexualitatean lan taldetxoa eratu, diagnostikoa egin eta beharrak identifikatuz
- Etorkinen lan taldea egin, ahalik eta zabalena izan dadin bermatuz eta diagnosia
egin
- ...