Gazteriaren Kontseiluak 2 hilabetean behin argitaratuk oduen aldizkaria dugu GaztHerria, eta gure webgunean deskargatzeko aukera izango da. Publioa eta dohakoa izango da beraz. Bertan, gazteriaren diagnosiak aztertuko ditugu, baita Euskal Herriko gazte eragileak protagonista izango diren erreportaiak irakurtzeko aukera ere. Eta noski, eHgk-ren ibilbidea jarraituko dugu.
Hauek izango dira atal nagusiak:
1. INFO: eHgk-ren ibilbidearen berri emateko
2. DIAGNOSIAK: ale bakoitzean eremu bat oinarri hartuko dugu, diagnosia laburtuz eta eremuko eragileren bati elkarrizketa geinez.
3. ERREPORTAIA: ale bakoitzean eragile bat izango da protagonista.
4. INKHESTA: galdera bati erantzungo diote herrialde ezberdinetako gazteek.
Inprimatzeko eta kopiatzeko aukera duzu, beraz lagunduiguzu GaztHerria zure herri eta inguruan zabaltzen!