b-norgara.gif (939 bytes) b-antlk.gif (964 bytes) b-hitzmnk.gif (905 bytes) b-berriak.gif (910 bytes)

:: nor gara ::

“Euskal gazteria, Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeetan, jatorri, etnia, kolore, sexu, sexu-joera, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelako bereizketarik gabe, bizi nahi duen kolektiboa da. Euskal gazteria, bi estatutan (Frantzia eta Espainia) eta bost administraziotan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Pirinio Atlantikoko departamentuan sartuta dauden Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa, Trebiñu eta Villaverde Turtzioz) zatikatua dagoen kolektibo plurala da. Aniztasun hori kolektiboaren aberastasuna izanik, euskal gazteriak herri honen garapenari begira nahi eta behar komunak konpartitzen dituen heinean, zeresan handia du.” (Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Karta)

Gazte Bilguneak, 2004.urteko abenduan bere iharduera hasi zuenetik honako helburuei erantzungo zien prozesua abian jarri zuen:

Era horretan, honako emaitzak izan zituen prozesua abiatu zuen:

  1. Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Karta
  2. Euskal Herriko gazteriaren diagnostikoa (13 eremu barnebiltzen dituena eta bere osotasunean gazteok egina dena)
  3. Herriz-herri aurkezpenak (osotara ia 60 bat aurkezpen egin genituen lurralde guztietan)
  4. Euskal Herriko Gazteriaren Biltzarra antolatzea (2005.eko azaroaren 26an Barañainen burututakoa non 300dik gora gaztek parte hartu zuten)
  5. Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua abiatzea (2006.eko maiatzaren 9an Donostian egin prentsaurrean aurkezpena egin zen)

eHgk-ren aurkezpen prentsaurrean gazteria osoaren tresna izan nahi duen Kontseilu honen izaera, funtzioak eta egitasmo nagusiak zeintzuk izango diren aurkeztu ziren eta, gazte eragileen asanbladarako deialdia egin zen, bertan plangintza eztabaidatu eta adostuko zirelarik. Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak (eHgk) herri honetako gazte guztientzako tresna izan nahi du; antolatuak eta antolatu gabeko gazteena, herrialde eta eskualde guztietako gazteena, eremu guztietan lan egiten ari diren gazteena.

eHgk-k eremu guztietan gazteriaren garapena bultzatu, lagundu eta sustatzeko lana egin nahi du. Gazteria osoaren bilgune izan nahi dugu, gure herrian gazte mailan dagoen aniztasuna kontutan hartuz, baina gazteriari zor zaion tokiarentzako borrokatzeko konpromezua hartuz. Gazteon hitza eta erabakia bideratzeko gazte instituzioa abiatu nahi dugu eta gure hitza eta erabakia errespetatua izatea nahi dugu. Gure arazoen jabe garen heinean, gazteriak behar dituen alternatiba zein erronkei gogoz ekiteko gaitasuna dugu. Gure erabakiak jendartean errespetatuak eta aintzat hartzen direla bermatzea nahi dugu.

Abian jarri dugun egitasmoa ez du inor edo ezer ordezkatzeko asmorik. Aniztasunetik eraikitako proiektu bat da, guztion parte hartzea ahalbidetu delarik, edozein gazteri zein eragileri, bertan parte hartzeko aukera emanez.