Plangintza honek honako helburuei erantzun nahi dio:

0. eHgk-ren BERRI EMAN

Lehenengo hilabete hauetan eHgkren berri izan behar du Euskal Herriko gazteriak. Hartara, erreferentzia fisikoak gorpuztuz goazen heinean, erreferentzia komunikatiboak landuko ditugu eta egiten dugun lan guztiaren berri emango dugu. Egiten dugun lanaren gizarteratzearekin batera, gure oinarriak gazte eragile zein norbanakoei zabaltzea da helburua, etengabeko harremanak bultzatuko ditugularik. Besteak beste honako euskarriak zabalduko dira heldu diren hilabeteetan:

1. EKINTZA PLANA

Ekintza planak eremu guztietan eHgk-k abiatu beharreko egitasmoak biltzen ditu. eHgk-ren tresna izaera azpimarratuz, gure lana egitasmo horiek bultzatzea, laguntzea eta sustatzea da, inoiz ez eragileen lana ordezkatzea. Ekintza planean eremu ezberdinetan abian diren plangintza zein helburuei bultzada emateko egitasmoak bilduko dira, beti ere, indarrak batzearen ideiarekin. Ekintza plan hau, eragileen ekarpenekin osatuko da eta gazte eragileen asanbladan onartuko litzateke. Egitasmo guzti hauek zerrendatzerako garaian, eskubide urraketek izango dute zentralitatea eta egin beharreko lanaren oinarri izango dira.

2. ESKUBIDEEN KARTA

Egiten dugun lan guztiaren oinarria edo txapela izango denez, etengabeko erreferentzia egingo zaio. Hortaz, era berezitu batean landu beharrean (egingo dela ere) Kartaren erabilgarritasuna abian jarriko ditugun egitasmo guztietan aipatuko genuke. Eragile guztiei postaz igorriko zaie eta gonbitea egingo litzaieke bertan agertzen diren eskubideen aldarrikapena egin dezaten eta euren inguruan edo eremuan ematen diren eskubide urraketen salaketan parte har dezaten. Eragile ezberdinei haiek antolatzen dituzten ekitaldi ezberdinetan Karta presente egotea eskatuko diegu. Hala ere, eragileen esparrua gainditzea planteatzen da eta hortaz, antolaturik gabeko gazteengana heltzeko saiakerak egin behar ditugu, horretarako bide ezberdinak aztertuz (ikastetxeak, geletako ordezkariak, herrietan gazteak ibiltzen diren guneetan Karta egonez eta erreferentzialtasuna bermatuz,...).

3. DIAGNOSTIKOAK ETA DATU BASEA

Diagnostikoak etengabe berrituak izateko web orrian tarte bat egongo da ekarpen guztiak biltzeko. Eragileei euren eremuan edo esparruan lantzen dituzten irakurketa guztiak bidaltzeko eskari zuzena egingo diegu. Aurten, Ipar Euskal Herriko gazteriaren egoera diagnostikoetan osatuago islatzeko saiakera egin behar dugu.

Hortaz honakoak dira heldu diren hilabeteetarako erronkak:

4. NAZIOARTEKOA

Lehenik eta behin gure berri eman beharko genieke diasporan dauden gazteei. Zertarako gauden, zer egin genezake euren alde, nola lagundu elkarri, zeintzuk egitasmo garatu ditzakegun... baina gehiegi tenkatu barik. Hilabete hauetan batez ere, harreman sarea gorpuztu beharko genuke eta ondotik etorriko dira egitasmoak.

5. INSTITUZIOAK

6. EAE GAZTEEN LEGEA ETA GAZTE PLANAK

7. GAZTERIAREN BILTZARRA’06

8. BESTELAKOAK