Euskal Herriko gazteriak dituen gabeziei aterabidea bilatu bidean, gazteriaren erradiografia zabala egiteko apostua egin zuen Gazte Bilguneak. Horretarako, gazteriak gure herrian bizi duen egoera jakiteko, eremu bakoitzean lan egiten dauden elkarte, mugimendu zein norbanakoen artean eztabaida bultzatu zuen. Ondoren, diagnosi hauek aurkeztuak izan ziren, elkarte zein norbanakoek ekarpenak egin zitzaten, eta modu honetan, diagnostikoak osatuak izan zitezen. Azkenik, diagnosi hauek 2005eko azaroaren 26ean Barañainen ospatutako Euskal Herriko Gazteriaren Biltzarrean aurkeztuak izan ziren, eta urtero berrituak izango dira, elkarte zein norbanakoen ekarpen berriei irekita.